Logo
Baso Etxea Elkartea
 
Juan de Garai, 4 Donostia
URT.
20

Damborrada

Ez dago zehazterik, historiagilearen zorroztasunez bederen, zein urtetan irten zen danborrada lehendabiziko aldiz Donostiako kaleetara. Batzuen iritzira, zerbitzuko neskek eta haien laguntzaileek -soldadu eta bere kasako langile-, 1836.ean Donostia hiria urez hornitzen zuten hiru iturrietako baten aurrean beren txandaren zain zeudelarik, zeramatzaten burdinazko ontzietan jotako unean jarri behar omen da danborradaren historiaren hasiera. Baina, ziurrenik, Danborrada Donostiako.

Inauterietako konpartsa bat gehiago izango zen. Lehendik ere batzuk-batzuk egon ziren aitzindari moduan. Horrela, 1817.ean, Itsu valentziarren Maskarada eta Lorezainen Konpartsa, eta hurrengo urtean Kaldereroen Konpartsa eta danborrada, seguru asko 1836.ean, Gerra karlista betean. Handik aurrera indarra hartuko du patroi santuaren omenez jai egiteko ohitura, goiz aldean kalez kale ibiliz Santesteban maisuaren zortzikoa lagun eta gidari, zeina lehendabiziko urteetan bederen barrikez jotzen baitzen soilik.Geroxeago danbor soinu-ozenak ere erantsi ziren.
Partehartzaileek, hasieran kapritxozko jantziak zeramatzaten, baina gero uniformea jantzi zuten. Urtero irteten ziren,goizeko hiru eta erdietan, "La Fraternal" elkarteko egoitzatik, zeina Gaztelura bidean baitzegoen, "Sheshenarena" jo eta jo; izan ere, 1860.era arte ez baitzuen Sarriegi maisuak Donostiako Martxa idatzi. Nekaezinak, kalez kale ibiltzen ziren zortziak arte, eta halako orduan gelditu egiten ziren Iñigo eta Narrika kaleen arteko kantoian eta han sokamuturraren zain gelditzen ziren. Danborradak hasiera ematen zion jai sail bati, harik eta Inauteri asteartean amaitzen ziren arte, Sardinaren Ehorzketarekin hain zuzen. "La Fraternal" elkarteari "Unión Artesana"k hartu zion txanda. Goizeko bostetan, eta hiru zaldun aurretik zituztela, hasten zen desfilea, danbor jotzaileak 1800.eko milizianoen erara jantzirik, segiz ioaren atzetik joka aritzen zen musika-talde baten martxa doinuei jarraiki, danbor eta barrika joka. Gero, Euskal-Billera etorri zen eta, geroxeago, danborradak ugaritu egin ziren Donostiako auzoetan.

Jaia urtarrilaren 20ean hasten da, 00:00 orduetan, Gaztelubideko danborradak bandera altxatzen duenean, antzinako kontzejuan, gaur egun Konstituzio Plazan dagoen Udal Liburutegian.Halaxe bada, 60 izango dira, bakoitzetik ordezkari bana bidaliz, Gaztelubiderekin batera parte hartuko dutenak gure "egun handi"aren hasiera ekitaldian.24 ordu segidan hiria danbor eta barrika jaia izango da, auzo guztietan entzungo dira Sarriegiren doinuak. 24:00etan Unión Artesana Danborradak eraitsiko du bandera, eta amaitutzat emango da jaia.

Bien bitartean, poza eta umore ona nagusi izango dira hirian, patroiaren omenez. Jaia zabalduz joan da, eta horren adierazgarri parte hartzen duten heldu-danborraden ugalketa da: 1957.ean hamar ziren soilik; 1967.ean 54 izan ziren; eta 2008koan 100 espero dira, hiriko zazpi auzotan, irtengo direnak.
Hiriko auzo guztietan zehar ibiltzen dira, ez dago egunik ez eguneko unerik danbor edo barrika doinurik entzuten ez denik. Joandako urteetan danborradetan gizonezkoek hartzen zuten parte; gaur egun, asko eta asko gizonezkoentzat soilik diren arren, beren elkarte-estatutoen arabera, gero eta gehiago dira mistoak, baita emakumezkoentzakoak ere. Egunean zehar ematen dira Urrezko Danborrak, Hiritar Merituari dagozkion Dominak.